Download WordPress Themes, Happy Birthday Wishes

Europako Batzarrera 2020 – Amarauna, Espainia

Izar Maiteok:

Otsailaren 4tik 9ra Ziordian egingo den Reclaim The Fields-en (Landak Berreskuratu) Europar Batzarrera gonbidatuak zaudete. Amarauna kolektiboak hartuko gaitu.

Oso garrantzitsua da lenbaitlehen izena ematea, janaria, lotarako tokiak eta behar bereziak antolatu ahal izateko. Izena emateko: https://reclaimthefields.org/news/2019/assembly-2020-amarauna-spain/
Garrantzitsua zaigu etorri nahi duen edonor laguntzea, horregatik etortzeko diru arazoak lituzkenari, prest gaude bidaia gastoak ordaintzen laguntzeko. Bidaiatu aurretik dirua beharko bazenu idatzi contactrtf[at]riseup.net ra.

BATZARRARI BURUZ
Europar batzarrak neguan egin ohi dira. Asmoa RTFsareko kideak biltzea da , jende berria ere ongi etorria delarik. Azken batzarra Mondeggi kolektiboarenean egin ziren, Italian Firenzetik gertu.

Helburuak ondorengoak dira:

-RTFk bete dituen hamaika urteetan eginikoa aztertu, etrokizunean nola antolatu nahi dugun eztabaidatu eta gure konstelazioaren iraunkortasunari buruzko erabakiak hartu.
-Iaz egindako tokiko borrokei buruzko informazioa bildu eta elkarbanatu.
-Europan eta Munduan kezkatzen gaituzten gaietaz eztabaidatu.
-RTF konstelazioa non kokatzen den aztertu: Azken batzarreko erabakiak, emaitzak, nola segi eta aurrerako asmoak.
-Tokiko borroketaz informazioa jaso, gonbidatzen gaituen kolektiboa ezagutu eta nola lagundu diezaiokegun aztertu.
-Bata bestearengandik ikasi, dibertitu eta gure arteko harremanak sortu.
-Tailerrak eta eztabaidak egin inguratzen garenen arteko nahi eta ahalmenen arabera.

Laister informazio gehiago!

AMARAUNA KOLEKTIBOAREN AURKEZPENA
Lagun talde bat, konbentu ohi batean, duela hiru bat urte biziberritzen ari den gunea da AmaraunaOraingoz eman nahi dizkiogun erabilerak hauek dira: Etxebizitza kooperatiba, cohousing, ekoizpen asmoak garatu (baratza, garagardoa, fruta, abereak, tatuaiak) eta bilkura zein ekitaldietarako gunea.

Orain erosketa kolektibo prozesuan murgiduta gaude, dirua mailegu eta donazio bidez lortu nahian, bankoetara jotzea sahiestuz. Guneak adin desberdinetako jendea jaso dezake, urtaro ezberdinetan zehar; aniztasun funtzionalerako prestatua dago. Orain hamar heldu eta bost haur bizi gara bertan Kolektiboan hamaika pertsona gara, batzuk bertan bizitzen eta beste batzuk ez.

NOLA PARTE HARTU
Beti bezala topaketa autoeratua da, beraz parte hartzeko modu asko dago eta izango da.
Izar bat, egitasmo edo borrokaren bat aurkeztu nahi bazenu edo egitaraurako ideiarik bazenu, aurrez idatz dezakezu postaz edo ekarpen orrian https://reclaimthefields.org/contribution-for-the-program/
Materiala bertara eraman dezakezu edo guri bidali aurrez aurkezteko.
Ezagutzen baldin baduzu musikaririk edo DJrik ostiral edo larunbateko festarako, esan.
Gainera RTF lantaldeetako jendea behar dugu (arloak prestatu, tresna informatikoak, landalurrak lortzea e.a.) lanak aurkeztu edo eztabaida bat sortu, bideratu, edo Biltzarreko antolakuntza denborak kudeatzeko.

INFORMAZIO PRAKTIKOA
Denontzat lo egiteko lekua izango da eraikin barruan. Oraindik ez dago zehaztuta nola berotuko diren logelak. Mesedez izarak eraman, lo zakuak, arropa beroa eta linterna. Autoz baldin ba zatoz aparkalekua dago, gainera gurpildun aulkientzako irismena bermatua dago leku guztietara.
Guk eramango dugu janaria. Erabiliko ditugun, argindarra, dutxa eta berotasuna, kolektiboari ordainduko dizkiogu prezio librean.
TXAKURRAK EZ DAUDE BAIMENDUAK BARRUAN IBILTZERA ETA KANPOAN LOTUAK IZAN BEHARKO DIRA.
Hemen duzu bidaiak konpartitzeko kaiera https://lite.framacalc.org/rtf-rideshare

KONTAKTUA ETA IZEN EMATEA
Etortzeko asmoa duenak izen emate orria bete behar du. Antolakuntzarako oso garrantzitsua da. Zabaldu mesedez deialdi hau eta galderarik baldin baduzu ondorengo helbidean kontaktatu gaitzakezu contactrtf@riseup.net

This post is also available in: English (English) Français (French) Deutsch (German) Español (Spanish)